Repsol Gidaren kalifikazio honek normalean ohiko zerrendetan ageri ez diren tokiko publikoaren erreferentziazko toki jatorrak eta merkeak aintzatesten ditu. Edizio honetan, Estatu osoan zehar banatutako Repsol Gidako adituek udan joateko apeta eragin ohi duten toki horiei baino ez diete erreparatu. Urtetako historia duten tokiak, gutxi batzuek ezagutzen dituztenak, edota denboraldi honetan inguru bakoitzeko lokalei iraultza ekarri dieten toki ireki berriak.
Horrela, udako toki berrien zerrenda osatu dute, Estatuan zehar banatutako 250 establezimendutik gora bilduz: hondartzetako txosnak, itsasoaren aurrean edo basoaren erdian kokatutako terrazak edota hiriko beroei arnasa ematen dieten txokoak. Izoztegiak ahaztu gabe, 60 baino gehiago jaso baitira.
Horrenbestez, Repsol Gidak lagunei gomendatzeko moduko gertuko toki gustagarri horien alde apustu egin du berriro ere. Barrek, janari-etxeek, ardotegiek, kalitatezko sukaldaritza azkarreko lokalek eta kafetegiek osatzen dituzte Eguzkitxoa jaso duten establezimenduak sailkatuta dauden gainerako kategoriak, irakurleek eguneko une bakoitzerako erreferentzia bat izan dezaten.