Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien XI. edizioa izango da irailaren 15etik 18ra, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu, Naukas dibulgazio-plataformarekin batera, eta Petronorrek babesten ditu.
Ohikoa den bezala, zabalkunderako-jardunaldiak hiru ekitalditan banatuko dira. Ostegunean, hilak 15, Naukas PRO izango da, Garapen Iraunkorraren Helburuekin zuzenean lotutako gaietan egiten ari diren ikerketen aniztasunaren panoramika eskaintzeko. Elias Unzueta Petronor Innovación-eko gerenteak ekitaldi honetan parte hartuko du, C baxuko hidrogenoa ekoizteko H 2 4All proiektua ezagutzera emateko.
Hilaren 16 eta 17an Naukas Bilbao 2022ren txanda izango da, eta 10 minutuko 40 hitzaldi baino gehiago eskainiko dira. Igandean, hilak 18, Naukas KIDSekin amaituko dira jardunaldiak, gaztetxoei eskainitako eguna, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan antolatuko dena.
Sarrera librea eta doakoa izango da, edukiera bete arte.
Programa osoa, hemen.