Aurreko urteetan ez bezala, edizio honek 2 ibilbide bakarrik izango ditu, 23km-ko luzea, goizeko 8:00etan Eusko Gudariak plazatik abiatuko dena, eta 6.5km-ko martxa txiki edo familiarra, plaza horretatik bertatik 10:00etan irtengo dena. “Lehen martxa laburra zena orain luzea da, jende guztia bateratzeagatik, martxa batetik bestera alde handia zegoelako, eta ibilbidea ere pixka bat aldatu dugu”, azaldu du Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak.
Abanto-Zierbenako alkatesak, Maite Etxebarriak, mundu guztia parte hartzera gonbidatu du, “Abanto-Zierbena, bere mendiak eta ingurunea ezagutzeko luxuzko aukera delako. Gure meatzaritza historiak paisaia enblematikoa utzi du, eta naturaz, historiaz eta kulturaz gozatzeko aukera bikaina da. Besoak zabalik hartuko ditugu bisitatu nahi gaituzten pertsona guztiak”.
José Ignacio Zudairek, Petronorreko Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Saileko zuzendariak, bestalde, eskerrak eman dizkie Udalari eta Gallarreta Mendi Taldeari jarduera hau antolatzeagatik, “guk konpromisoa dugu kokatuta gauden udalerrietako kultura zein kirol jarduerak babesteko, baina laguntza eman ahal izateko jarduerak egon behar dira, eta ekintza horiek modu altruistan antolatzen dituzten pertsonak egotea”.
Era berean, Kike Hermosillak, Deia-ko Negozio Garapeneko zuzendariak, eskerrak eman dizkie Goyori eta Maiteri mendizale ibilaldi honen antolakuntzan egindako “ahaleginagatik”.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute www.gallarreta.org webgunean, urriaren 12ra arte, online formularioa betez, edo egun berean, ibilbidearen irteera-puntuan 07:30etan.