Hitzaldian, Petronorreko presidenteak argi utzi zuen “konponbidea neutraltasun teknologikoa dela, ez elektrifikazioa”, eta beharrezkotzat jo zuen garapen teknologikoa eta erregai berrien erabilera erraztuko dituen araudi bat egotea, izan ere, “araugintza arloko konpromisoa dagoenean, produktu lehiakor baten aurrean gaude, eta hori AEBetan eta Txinan dute”. Emiliano López Atxurrak gogorarazi zuen “orain gure ekoizpen-gaitasunak kontuan hartu behar ditugula, berrikuntza teknologikoa prozesuetan txertatuz”.
López Atxurraren esanetan, “antolaketa eraginkorrik ez badago, ez dago segurtasunik, ezta produktibitaterik ere; segurtasunik eta produktibitaterik gabe, ez dago energia-eraginkortasunik ere, eta energia-eraginkortasunik ez badago, ez dago isurketak murrizterik”. Ildo horretan, zera ziurtatu zuen: “Petronor industria-iraunkortasunaren sinbolo da, egokitzen jakin izan du eta erronka bat du betetzeko zain. Fatxada atlantikoko findegi nagusia gara”.
Amaitzeko, eraginkortasunaren, produktibitatearen, gardentasunaren eta partekatutako proiektuen garrantzia nabarmendu zuen, “izan ere, trantsizio energetikoaren eragileak garen aldetik, inork ez digu leziorik eman behar”.