Proiektuaren helburu orokorra CO2 atzitzeko eta balioztatzeko teknologiak ikertzea eta garatzea izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko industriak estatuko eta nazioarteko erreferentziazko leku batean kokatzeko. Zentzu horretan, Petronorren helburu berezia CO2tik abiatuta metanola zuzenean sintetizatzeko teknologia berriak ikertzea eta garatzea izan da, sintesi-gasetik (Syngas) abiatuta fabrikatzeko ohiko prozesuetan ez bezala.
Horretarako, hainbat katalizatzaile sintetizatu dira, CO2ak metanolarekiko duen erreakzio zuzena errazteko, eta baldintza operatibo onenak probatu dira erreaktore konbentzionaletan zein erreaktore milikanaletan, prozesuaren errendimendua optimizatu nahian.
LOWCO2 proiektua amaitzearekin batera, Partzuergoko enpresek, teknologia industrialak baliozkotu eta inplementatu ondoren, produktu berriak izango dituzte eskura, hala nola Petronorrek garatzen duen jatorri berriko metanola, bai eta CO2 atzitzeko eta balioztatzeko prozesu berriak ere. Prozesu horien artean dago metanolaren zuzeneko sintesia eta prozesu operatiboaren areagotzea, erreaktore miliegituratuak erabiliz.