Aldizkariaren azken ale honek, zeina, ohikoa den bezala, Abanto-Zierbernan, Muskizen eta Zierbenan banatu da, 2022ko azken hiruhilekoan Petronorren eta bere inguruko udalerri horietan izandako gaiei buruzko informazioa ematen du: III. Kultura Kanpusa, BH2C Urteko Hidrogenoaren Haran gisa saritu izana, Jose Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidente izendatzea, Emiliano López Atxurrari emandako enpresa-ibilbideagatik saria, azken Operadore Ikastaroaren amaiera, III. Bilbao Petronor Eko Rallyea, Petronorren Urteko Jardunaldia, “Lide eta Ixidor” euskarazko operaren berreskurapena, Naukas, Abantoko XI Mendi Ibilaldia, Mello Saria Txiki Solidarioa, Muskizko Txakurtraila, XIII. Gallarta-Gallarta Ibilaldi Ziklorutistikoa… dira Gazteluberri honetan irakurri daitezkeen gaietako batzuk.
Gainera, azken zenbaki honetako elkarrizketa Urko Olazabal aktore sarituarena da.