Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak Zumarragako TEKaren lehen urteko emaitzak aurkeztu dituzte, Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatua eta Rubén Riaño, CaixaBankeko Erakundeen zuzendaria Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzan (TEKaren kudeaketaren arduraduna eta finantzaketa kudeatu duen erakundea MicroBank-en bitartez, CaixaBank-eko banku soziala, hurrenez hurren) bertan zirela.
Udal-eraikinen estalkietan instalatutako 350 eguzki-plakek 160 kWp energia berriztagarri sortzen dituzte, herriko 180 etxe eta saltoki txiki hornitzeko.
TEKaren lehenengo urtean 500 euro aurreztu dira, erosketa mankomunatuaren bidez bakarrik, TEKak negoziatutako tarifari esker.
2023. urteari begira, autokontsumo kolektiboa abian jarrita, hornidura konbentzionalaren bidezko elektrizitate-eskaria txikiagoa izango da, eta erosketa mankomunatua eginda, elektrizitatearen merkatuko batez besteko prezioek baino tarifa hobea lortuko da, eta, beraz, kide bakoitzarentzako fakturaren % 25eko aurrezpena aurreikusten da.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren lege-zabaltze berriari esker, instalazioetatik bi kilometrora dauden bizilagun eta merkatariak TEKeko bazkide bihur daitezke orain.