Izen berri horiekin, Euskadik saritutako 68 jatetxe ditu guztira: 8 jatetxek hiruna Eguzki dituzte, 19k bina Eguzki eta 41ek Eguzki bana. Nafarroan 19 dira Eguzkiak dituzten negozioak: 5ek bina Eguzki eta 14k Eguzki bana.
Horrenbestez, guztira, 712 jatetxek osatzen dute Repsol Gidaren 2023ko Eguzkien unibertsoa (43 jatetxek hiruna Eguzki dituzte, 164 jatetxek bina Eguzki eta 505 jatetxek Eguzki bana). Autonomia-erkidegoka, Katalunia (105), Madrilgo Autonomia Erkidegoa (98), Euskadi (68), Andaluzia (65), Comunitat Valenciana (58) eta Gaztela eta Leon (58) dira Eguzkien distirarik handiena dutenak.
Repsol Gidaren Eguzkiak banatzeko ekitaldia atzo egin zen Alacanteko Diputazioaren Auditorioan (ADDA) ‘Sukaldeak betetzen gaitu’ lemapean, eta bertan, Antonio Brufau Repsoleko presidenteak argi utzi zuen “Repsol Gidaren 101 Eguzki berrien banaketak gastronomia nazionalaren egungo une bikaina berresten duela. Izan ere, Espainia nazioartean aitortutako potentzia gastronomikoa da, munduari oraindik erakusteko moduko potentzial handia duena. Argi izan, Repsol Gidan gure bokazioa sektore turistiko eta gastronomiko nazionala gero eta indartsuagoa eta ezagunagoa izan dadin lagundu eta sustatzea dela”.
Galan, ‘Zuberoa’ jatetxeko (Repsol Gidaren 3 Eguzki) Hilario Arbelaitzek Ohorezko Eguzkia jaso zuen, izan ere, Gipuzkoan duen jatetxetik, betiko euskal sukaldaritzaren esentzia defendatu du , errezeta tradizionalak eguneratuz.