El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak Muskizen suteek suntsitutako 20.000 metro karratuko lursailaren basoberritzea amaitu du. Ekimen honetan Petronorrek, Muskizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, La Caixa Fundazioak, dohaintza pribatu batek eta udalerriko ikastetxeek parte hartu dute.
Cantarrana Eskolako, Muskiz BHIko, San Juan Ikastetxeko, Muskizko Ikastolako eta CF Somorrostroko 700 ikasle inguruk parte hartu dute proiektu honetan, eta 800 zuhaitz autoktono landatu dituzte (urkiak, lizarrak, pagoak, gaztainondoak, elorri zuriak, gereziondoak eta haritzak), Muskizen 2019ko martxoan izandako suteek kaltetutako azalera horretan.
Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie ikastetxeei eta bertako irakasleei, Udalari eta babesleei, besteak beste, Petronorri, denboran zehar sendotu nahi duten, ekimen honetan jasotako “laguntza handiagatik”.