Petronorrek, O.C.O Technology bazkide teknologikoarekin batera, 282.000 euro jaso ditu bere mineralizazio proiekturako, Europako Batzordearen Innovation Fund programaren lehen lan-paketearekin lotuta. Programa honek finantziazioa ematen die karbono gutxiko teknologiak garatzeko proiektu berritzaileei.
Zehazki, mineralizazio-proiektua karbono negatiboko ekoagregakinak fabrikatzeko ekoizpen-planta bat diseinatzean eta eraikitzean datza, hiri-hondakin solidoetatik abiatuta, Karbonatazio Azeleratuko Teknologia (ACT) delakoaren bidez. Teknologia horrek errauste-plantetako hondakinei balioa handitzen die, eta mineral karbonatatu bihurtzen ditu, Petronorren findegitik lortutako CO2-a finkatzearen bidez. Ekoagregakin horiek eraikuntzaren sektorean erabiliko dira.
EBn karbono negatiboko agregakinak merkaturatzeko lehen instalazioa izango da proiektukoa. Instalazioak urtean 22.000 tona hondakin jasotzea eta epe berean 56.000 tona ekoizteko gaitasuna izatea aurreikusten da.