Petronorrek erregai deskarbonizatuen alde egin duen apustua honelako teknologien bidez gauzatzen ari da. Hidrogenoa erabiltzen duten ibilgailuak zero isurpenekoak dira, hidrogenozko erregai-pila batek bultzatutakoak, eta erregaiz hornitzeko behar duten denbora erregai tradizionalen horniketaren antzekoa da, autonomia-maila handiagoak dituzte, ibilgailu elektrikoek baino denbora gutxiago behar dute kargatzeko, eta ez dute garajean entxuferik behar.
Horrez gain, Petronorrek hidrogeno-hornitegi bat aurkeztu du. Instalazio honek erregaiz (kasu honetan, hidrogenoz) oso modu errazean hornitzeko aukera ematen du, gasolindegietan edo ibilgailu elektrikoen birkarga-guneetan egiten den bezalaxe, segurtasun-mailarik gorenarekin. Hidrogeno-hornitegiak bide publikoan zehar ibiltzen diren autoak, autobusak eta kamioiak hornitzeko erabiltzen dira, baita trenak, hegazkinak eta bestelako ibilgailu bereziak hornitzeko ere.