Emakumezkoetan, Lorena eta Naroa Renovales eta Nerea Cantera bolariek, Mariasun Amelibia armadore zutela, La Arenako karrajukoek irabazi zuten, 62 bolorekin. Ondorengoak, Urioste, Durañona, El Regato eta Sanfuentes izan ziren.
Gizonezkoen kategoriari dagokionez, XXVIII. edizioa egiten zen honetan, etxekoak ere onenak izan ziren. Juan Carlos Gomezek, Garxea Amilibiak eta Oscar Familiarrek osatzen duten taldea, Yolanda Solana armadore zutela, sailkapeneko burua izan zen. Ondoren, Urioste, Ugarte, El Regato, Sanfuentes, Durañona eta La Cuesta sailkatu ziren.
Hasiera batean, Jon Ander Soto Memorialaren hirugarren edizioa betetzen zuen lehiaketa irailaren 9an jokatzekoa zen, baina euriak bertan behera uztera behartu zuen emakumezkoen maila eta gizonezkoenaren erdia jokatu ondoren. Horrek eraginda, aurreko larunbatean amaitu da. Sari banaketa, besteak beste, Zierbenako alkate Eugenio Mendikotek, bere aurreko Iñigo de Loyola Ortuzarrek eta omenduaren gurasoek eta anaiak egin zuten. Gainera, lehiaketa bukatutakoan, Uriosteko dantza taldea aritu zen.