2019an, Petronorrek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak “Enrique Sendagorta Petronor Bekak” sortu zituzten bikaintasuneko prestakuntza sustatzeko asmoz. Bost urte hauetan, hautatutako 10 ikasleek 12.500 euroko beka bana jaso dute beren ikasketak titulazio bikoitzarekin osatu ahal izateko, Bilboko Ingeniaritza Eskolak ospe handiko unibertsitateekin sinatuak dituen nazioarteko hitzarmenei esker.
Ekitaldian parte hartu dute beka hauen urte hauetako onuradunek, eta bekak zertan lagundu dien eta non lan egiten ari diren azaldu dute. Ongietorrian, Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak “eskerrak” eman dizkie “Petronorri eta Senerri, beka hauen bidez gure ikasleei bikaintasunezko prestakuntza hartzeko eskeintzen dieten laguntzagatik. Nire ustez, harrotasun osoz esan dezakegu gure Eskolatik ateratzen diren ingeniariak made in Bilbao direla, eta bertako enpresen zein nazioarteko enpresen aitortza dutela”.
Ekitaldian, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak argi utzi du “talentua atxiki nahi baldin badugu, gazteen alde apustu egin behar dugula, bikaintasunean trebatzeko aukerak emanez eta proiektu zirraragarrietan integratuz, gure kasuan trantsizio energetiko eta digitalaren inguruan”. Haren hitzetan, “Herria egiteak talentuaren indar-ideia erraztea dakar, eta horretarako, 2024an beka-programa sendoa eraikitzeko gai izan behar dugu enpresen eta erakundeen artean, gure unibertsitateko gazteek munduko unibertsitaterik onenetan trebatzeko aukera izan dezaten. Petronorrek aurrerapausoa eman du”.
Manuel Sendagorta McDonnell-ek, Sendagorta eta Sener familiaren izenean, zera azpimarratu du: “Sendagorta familiarentzat ohore handia da beka hauek Enrique Sendagortaren izena izatea. Oso lotuta sentitzen gara Bilboko Ingeniaritza Eskola honekin. Arrakastarik handiena opa dizuet zuen karreretan, eta zuen partaidetza izateko aukera izatea espero dut garatu beharreko proiektu erakargarrietan”.