Barbadun haraneko txoririk txikiena
Txepetxa (Troglodytes troglodytes) Petronorren findegiaren inguruko basoetan bizi diren hegazti txikietako bat da, hainbat habitati ohitzea lortu duena.Gure basoetako laharren artean, Europan bizi diren txori txikienetako bat dugun txepetxak etengabe bilatzen ditu intsektuak. Txoritxo txiki hori 60 espezie baino gehiagok osatzen duten familiako europar ordezkari bakarra da eta oso hedatuta dago, habitat guztiei ongi egokitu delako. Hori dela eta, sastrakadietan bizi daiteke, baina oihanpeetan ere.
Ornitologoentzat, azken glaziazioaren ondoren, moko fin eta kurbatua duen txori hau, 9 zentimetro luze dena eta 11 gramo besterik pisatzen ez dituena, Mediterraneotik abiatu omen zen Europar kontinentean hedatzeko. Gaur egun, Errusian, Grezian eta Espainian aurki dezakegu. Hegoaldeko Asian, Afrika Ipar Ekialdean eta Iparreko Amerikan ere bizi da.Euskadin, uretatik gertu dauden zuhaitzetan zein zuhaixketan bizi da. Hirietako parkeetan eta herrietako etxeetatik hurbil ere ikus ditzakegu. 2.000 metro baino gorago dauden mendi-zonetan ere aurki daitezke batzuk.
KOMUNIKATZEN DEN TXORIA
Orokorrean, zuhaixken eta lahardietan mugitzen da. Gutxitan gelditzen da zuhaitzetan eta lurrera doanean, saltoka mugitzen da, azkar. Noizbait gelditu egiten bada, gorago dauden adarretan izaten da. Orduan, buztana gorantz jasotzen du.
Oro har, lurretik hurbil egiten du hegan, ia beti lerro zuzenean, dituen hego txikiekin ezin baitu bira handiegirik eman. Tonu altuz osatutako abesti armoniatsua igortzen du, tonua jaitsi ahala, txori-kantu ederra bihurtzen dena.
Arrak eta Emeak ia berdinak dira. Gazteak ere, nahiz eta horiek, beraien lehen asteetan ahoaren ertza horia duten. Txepetxak lerro zuri bat du begiaren gainean, bizkarreko lumak gorriak ditu eta hegoetako zein buztaneko lumek zerrenda beltza dute.
Txoritxo hauek asko mugitzen dira, etengabe, oso aktiboak dira. Sasien artean bilatzen dute etengabe haien janaria: intsektuak, armiarmak edo haziak. Oso txikiak direnez, haitzetako arrail sakonen barruan ezkutatu nahi duten harrapariak harrapatzeko gai dira.
Hotz handitik babesteko, gauetan udaberrian zehar eraiki duten habietara joaten dira lotara, edo babestutako lekuetara.
Bizirik bizi da txepetxa, baina, zenbaitetan, hotz handia egiten duenean, taldeka bizi daiteke. Bizitzeko ezkutuko bizimodua badu ere, asko komunikatzen den txoria da. Bere espezieko besteekin hitz egiteko hainbat dei ditu. Komunikatzeko behar hori dela eta, ez dio abesteari uzten urte osoan
Emea arraren eremuan sartzen denean, etengabe mugitzen da. Habi batean sartzen eta ateratzen da, buztana mugituz. Bere abestiaren tonua aldatu egiten du orduan, gero eta motelagoa dena kitzikatu ahala. Emeak ezkon-gorteiatzeari ongi erantzuten badio, ernalketa gertatzen da. Emeak bukatuko du orduan habia eta barrutik estaltzeko materiala ekarriko du.
BITXIKERIAK
Ale guztiek ez dute bizilekua aldatzen, bahiz eta negua den haien etsai nagusia. Hainbat ikerlan ornitologikok erakutsi dutenez, Europan bizi diren eta emigratzen ez duten txepetxen % 80 hil egiten dira neguan.
Udaberria iristen denean, arrak, espezie tropikaletan ez bezala poligamoa dena, lurralde bat hartzen du. Abesteari utzi gabe, hainbat habi eraikitzen ditu eme bat baino gehiagorentzat, liluratuta edo, baina ez du bat ere ez bukatzen.