3. Solairuko galdara, abian

Petronorrek jakinarazi du egunean zehar atzo geldiarazi zen 3. Solairuko galdara martxan jarriko dela, mantentze-lanak bukatzerakoan.

Martxan jartzeko prozesuan, hurrengo prozedurak jarraituko dira: sonoritate handieneko fasea eguneko ordutegietan egingo da eta emisioen etengabeko jarraipena egingo da ere, hauen kontrola mantentzeko eta minimizatzeko.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.