Baionako portuko elkarteko presidenteak bisitatu du Petronor 

Pascal Marty Baionako Portuko elkarteko presidenteak Petronorrek Muskizen duen findegia bisitatu du, konpainiaren jarduera eta enpresak 2050ean zero isurpen garbi lortzeko abian dituen ekimenak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Gracianne Mirande Bec Baionako portuko deskarbonizazio-arduraduna eta Joxan Madinabeitia merkataritza-arduraduna ondoan zituela, konpainiaren erregai berriztagarrien arloko estrategiak bisitatzeko aukera izan du.

Petronor eraldaketa-prozesuan sartuta dago XXI. mendeko findegi deskarbonizatua bihurtzeko, eta aurrerantzean erabili beharreko prozesuei esker, % 100 berriztagarriak diren erregaiak ekoizteko aukera izango du, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoetatik eta biomasari zein eta nekazaritzako elikagaien industriari dagozkien hondakinetatik abiatuta. Egun, Petronorren ekoitzitako erregai guztiak % 10 berriztagarriak dira, baina prozesua pixkanaka-pixkanaka handituz joango da.

Era berean, Manu Nuñez Petronorreko CEOaren albokoa eta Aitor Arzuaga izan dituzte bidelagun instalazioetara egindako bisitan.