Haren ondoan izan dira Francisco Javier Mata, Txilek Bilbon duen ohorezko kontsula, eta Fernando Ortiz, Txileko Energia Ministerioko Nazioarteko Harremanen arduraduna, eta Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak egin die harrera, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOa, Manu Núñez Petronorreko CEOaren albokoa, Julián de la Calle findegiko zuzendaria eta Aitor Arzuaga Petronorreko transformazio-proiektu berrien zuzendariarekin batera.
Bisitan, enpresak 2050ean zero isurpen garbi lortzeko jarraitu beharreko estrategiak ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, Petronorrek industria deskarbonizatuagoa eta berriztagarriagoa lortzeko abian dituen proiektu berriei buruzko jakin-nahia agertu dute.
Azkenik, landare-olio erabiliak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak bezalako hondakin organikoetatik abiatuta, erregai gero eta berriztagarriagoak ekoizten lagunduko duten ekintzen berri eman diete.

