FUEL-OLIOA MURRIZTEKO UNITATEAK
Finketaren sektorea, gainerako jarduera ekonomikoak bezala, merkatuari etengabe doaz egokitzen. Petronor ez dago eragin horretatik at eta, ondorioz, URF prozesua (Fuel-olioa Murrizteko Unitateak) barneratu du bere ekoizpen-egitura, zeinak Findegiaren ekoizpen egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketaren arabera eta gasolioaren eskaerak duen eboluzioaren arabera egokitzen duen. Gainera, lehengaien hornikuntzaren bermea hobetzen da, sarriago dauden gordin motak lortzea errazten baitu eta produktu solido berri bat sortzen baita, petrolioaren kokea, hain zuzen ere. Instalazio horietan fuel-olioa fabrikatzeko erabiltzen den petrolioaren osagai astunenak eraldatzen dira (“upelaren hondoa”) merkatuan eskaera handiagoa duten produktu arinagoak lortzeko: gas likidotuak (propanoa, butanoa), gasolinak eta gasolioak. Eraldatze hori petrolioaren “konbertsio” termikoan oinarritzen da. Horretarako, gordinean dauden pisu molekular handiko molekulak hausten dira oso tenperatura handian berotuz (500º C ingurura). Prozesu horretan hidrokarburoen familia osoa sortzen da eta erregaien ekoizpena areagotzen da (gasolina eta gasolioa, eskaera handiagoa dutenak) eta lehengaiaren kantitate berarekin. Unitateak, Findegiko gainerakoek bezala, etengabe lan egiten badu ere, 16 eta 18 ordu irauten duten zikloak txandakatzen lan egiten dute ganberek. Ganbera horietako prozesua, erabat automatizatua, bi fase ditu:- Erregaiak eratu eta kokea lortzekoa.
- Ganbera barruan sortu den kokearen ohea araztu eta ebakitzekoa.
Aipatu beharra dago koke-ohearen arazketa, egokitzapena eta ebakuntza prozesu guztiak sistema itxian egiten direla.
Findegiko maila guztietan barneratu diren aldaketen eragina oso handia denez, asko dira eskema berri horri egokitu behar diren sistemak eta azpiegiturak. Besteak beste, aipagarriak dira segurtasun-sistema, suteak hautemateko eta haien aurrean babeseko sistemak, gasak zuzitik askatzeko sistemak, zerbitzu osagarriak hornitzeko eta banatzeko azpiegiturak, unitateen arteko lotura-lineak, produktuen bilketa eta igorpena, gai solidoak kamioietan kargatzeko lekua etab. Instalazio berri horrek erregaien inguruko egun indarrean dauden espezifikazioak betetzeko beharrezkoak diren aldaketak ditu, sufre eta konposatu aromatikoen edukien murrizketa, esaterako, guztiak ingurumenarekin dugun konpromiso argiaren isla. Horrez gain, segurtasun-neurri ugari barneratu dira, eta ingurunea zaintzeko eta babesteko konpromisoa gure egin dugu. Petronor oso gertu dago balio ekologiko handiko hainbat gunetatik (“Barbadun itsasadarreko Babes Bereziko gunea”) eta baita Bizkaian jende gehien hartzen dituzten hondartzetako batetik ere.