Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur gauean hasita, ekainak 24, geldialdia egingo dela Petrolio Gordinaren 2. Unitatean (2. Lantegia) mantentze-lanak egiteko eta lehenbailehen ohiko jarduerari heltzeko. Esku-hartze hau findegiko ohiko eragiketen barruan aurreikusita dago, eta horren bitartez, beharrezko berrikuspenak egingo dira instalazioen segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatu ahal izateko.
Geldiarazteko nahiz abiarazteko sekuentzian ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da unean-unean zuzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

