Entorno verde con el cielo y la chimenea de Petronor al fondo

AIREAREN KUDEAKETA

Ekoizpen-instalazioetan nahiz biltegietan sistema aurreratuenak erabiltzen ditugu, isuriak Legeak ezarritako parametroen barnean daudela kontrolatzeko.

Gure isuri-fokuak Eusko Jaurlaritzak zaindutako sare digitalaren bidez kontrolatuta daude, eta handik jasotako neurketak Baimendutako Kontrol Erakunde batek aztertzen ditu aldian behin. Industriak eta beste jarduera batzuek airean duten eragina kontrolatzeko, orobat, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea du abian Eusko Jaurlaritzak. Estazio horiek, besteak beste, Petronorreko instalazioen inguruko Muskiz eta Abanto-Zierbena udalerrietan daude eta industria eta garraio-jardueren eraginpeko aireak zer kalitate duen adierazten dute. Hala, isurien parametroak eta jatorria hautematen dituzte.

Isuri-fokuen industria-kudeaketarako erabiltzen ditugun estrategiek, berriz, teknologia garbienak eta eraginkorrenak baliatzen dituzte. Erabiltzen ditugun erregaiak egokitu egiten ditugu behar ez den isuririk gerta ez dadin,, eta gas naturala edo eragin kaltegarri txikiko erregaiak erabiltzen saiatzen gara ahal den prozesu guztietan.

Petronorreko industria-ekipamenduari energia-eraginkortasuna neurtzeko azterketa zorrotzak ezartzen zaizkio,, diseinatzen denetik, abian jarri eta ordezten den arte, ahalik eta berotegi-efektuko gas gutxiena sortzeko eta airearen kalitateari ahalik eta gutxiena eragiteko.

Erregaien merkaturako ekoizten ditugun produktu finduei dagokienez, eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte, erregaiak eguneroko jardueran erabiltzeak ingurumenean eragiten dituen inpaktu kaltegarriak ahal beste murrizteko. Produktu horien guztien artetik nabarmentzekoa da sufre-eduki txikiko (10 ppm) automobilgintzako gasolioa, Europako Araudiaren aurretik baitago.