Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur arratsaldean hasita, CG1 Kogenerazio Unitatea berriz ere abian jartzeari ekingo diola, bertan egin beharreko mantentze-lanak amaitu ondoren. Martxan dagoenean, geldialdia egingo da 3. Lantegian kokatutako galdaretako batean.
Abiarazteko sekuentzian ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da unean-unean zuzian sugarra areagotzea
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

