KALITATE KONPROMISOA

Hasierako fuel-olioaren handizkako ekoizpenetik, erregai depuratuagoak (propanoa, butanoa, gasolinak eta gasolioak) eskatzen dituen gizartera egokitu da Petronor.

Produktu astunak balio erantsi handiagoko produktu bihurtzeko gaitasuna areagotu du findegiak, bezeroek eskatzen dituzten ingurumen eta kalitate ezaugarriei doituta. Talde eta teknologia berriek findegi berritzailea bihurtu dute Petronor. Ondorioz, Kalitate sistemek gero eta garrantzia handiagoa dute gero eta konplexuagoa den findegi honetan.
 
petronor-langilea

KALITATE-SISTEMA

Sistemaren garrantzia

Kalitate sistemak petrolioaren fintze-jarduerak hartzen ditu, produktuak lortzeko diseinua eta garapena barne, eta prozesuetan oinarritutako kudeaketa du xede, eta departamentu guztien laguntza jasotzen du.

Kalitate Sistemaren ziurtapena

ISO 9001/2015 arauan oinarrituta Kalitate Sistemaren ziurtapena Petronorren erabaki estrategiko baten ondorioa da. Bere politikan zehaztutako konpromisoa eta printzipioak jarduera eta prozesu guztietan aplikatzeko eta garatzeko.
ISO 9001:2008 Ziurtagiria AENOR [PDF 195 KB]
ISO 9001:2008 Ziurtagiria IQNet [PDF 201 KB]
Zerbitzu Kalitate Erreferentzialak Bilboko Portu Agintaritzarekin [PDF 62 KB]