OINARRIZKO KIROLA

 
Petronorrek uste du edozein eskualdeko kirolaren etorkizuna goiko mailetan bakarrik ez dagoela, ilusioz eta esfortzu handiz haien jarduerei ekiten dieten gazteetan baizik. Horregatik, duela urte batzuk, Findegia hainbat talde sustatzen hasi zen, haien oinarriak indartuz, maila txikiagoetan, non Muskizeko, Abanto-Zierbenako eta Zierbenako etorkizuneko kirolariak sortuko diren.

Politika horrekin, Petronorrek herriko harrobiak indartzen laguntzen du ondorengo kiroletan: igeriketa, arrauna, futbola, pilota edo saskibaloia, besteak beste. Horri esker, 13 urtera arteko neska-mutil askok aisialdia dute eta kirol praktikaren onurak jasotzen dituzte. Haien talentuak garatzen dituzte gainera, kirolak hainbat adimen garatzen baititu eta gaitasun sozialak hobetzen, taldeko lana egiten erakusten du, gainera.

Adin horietan kirola bizitza-proiektua hartzeko bidea bezala ikusi behar da eta Petronorrek gaztea banakakotik pertsona izatera igarotzen laguntzen dio, bere garapenean zein garapen sozialean.

petronor-muskiz-futbol-kanpusa
Petronor-Muskiz futbol kanpusa

PARALINPIKOEI BABESA

 
Kirola egitean edonoren osasunean duen garrantzia are handiagoa da ezintasunen bat dutenetan, zenbait errehabilitazio-prozesutan gehienbat. Horregatik, gaitasunak murriztuta dituzten pertsonei lagundu eta haien artean kirola sustatzeko, Petronorrek kirol egokituak praktikatzen dituzten euskal kirolariekin egiten du lan Saiatu Fundazioaren bitartez.

Irabazi asmorik gabeko erakunde hori ezintasunak dituzten pertsonen taldean kirola sustatzen duen antolatzeko elementua eratzen du, eta haren helburua da kirola sustatzea errehabilitaziorako eta gizartean barneratzeko tresna gisa. Duela gutxi, Saiatuk hainbat kirolariri lagundu die 2012ko Londreseko Paralinpiadetan.

Petronorrekoa bezalako laguntzei eta Saiatuko lanari esker eta beraien etengabeko esfortzuaren ondorioz, berriz ere lortu zuten haien palmaresa hobetzea, emaitza hobeekin eta errekor berriekin.

paralinpikoak babesten ditu Petronorrek
Londreseko paralinpiadak 2012