Zierbenako herriak bere lehen bandera duela 125 urte baino gehiago lortu zuen arren, 1984an hasi zen Petronor proba babesten eta antolatzen. Harez geroztik, urtero-urtero ospatzen da arraunketaren klasikoa bilakatu den proba; 5.556 metroko ibilbidea, lau luze eta hiru ziaboga ditu. 2008ko abuztuaren 23an Petronor Ikurriñaren zilarrezko ezteiak izen ziren, bere 25. edizioa baitzen.

84ko lehen probatik geroztik, Petronorrek beti babestu izan du Ikurriña. Azpimarratu beharra dago, gaur egun, Petronor Ikurriña estropaden egutegian enpresa batek babestutako bakarra dela. Zierbenako Arraun Kirol Elkartearekin eta herriko bizilagunekin batera, Petronor urtez urte aritu da Zierbenan garrantzi ikaragarria duen lehiaketa honetan.. 2010. urtean Zierbenako traineruak, beti lehen postuetatik gertu mantentzea lortu duena, Petronorren bandera maitatua lortu zuen. Petronor denetik regataren babeslea eta antolatzailea, hau da Zierbenak lorturiko lehen bandera. 2011an ACT ligara igotzea lortu zuen.
petronor-bandera-2013
Petronor Bandera