Batetik, Ana Cagigasek hondakinen balorizazioari buruzko mahai-inguruan parte hartu du; izan ere, hondakinei erabilera berriak ematea funtsezkoa da industria deskarbonizatzeko bidean. Hala, ekonomia zirkularra industrian nola aplika daitekeen erakusteko adibide gisa aurkeztu du BEAren mineralizazio-planta. Petronorrek eta O.C.O Technology-k sustatutako instalazioa Bilboko Portuan dago, eta orain arte tratatu eta zabortegira bidaltzen ziren hondakinak eraikuntzarako material bihurtzea du helburu. Prozesu horri esker, ekonomia zirkularra sustatzeaz gain, atmosferako CO2-kontzentrazioa eta lehengai naturalen kontsumoa murrizten laguntzen du. Eraikuntza-sektorearen deskarbonizazioari ere egiten dio ekarpena.
Urtean 22 000 tona errauts termiko berrerabiltzeko eta 2200 tona CO₂ harrapatzeko gaitasuna du plantak. Gainera, urtean 56 000 tona ekoagregakin ekoitz ditzake eta, horri esker, 78 000 tona agregakin natural erauztea saihestu daiteke.
Bestetik, Arturo Fernándezek Espainiako hidrogeno-haranei eta hidrogeno-proiektuei buruzko mahai-inguruan parte hartu du, eta, bertan, Petronorrek hidrogenoaren arloan abian dituen proiektuak izan ditu hizpide. Izan ere, horien artean dago 100 MWeko elektrolizagailua: hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena bultzatzeko eta Petronorren findegiaren nahiz Euskadiko industriaren deskarbonizazioan aurrera egiteko garatzen ari den proiektua.

