ALBISTEAK

Larrialdi simulazioa aktibatuta

Gaur, asteazkena, urriak 31, goizeko 10:07etan Petronorrek barneko larrialdi-simulazioa aktibatu du hodei toxiko hipotetikoagatik, Seveso araudi europarraren arabera, eta ez du kanpoan eraginik izango. Ustezko gertakari hau detektatu bezain laster –simulaturik- berehala informatuko da.
31 Urr 2018
ALBISTEAK

Petronorrek Findegiko profesionalentzako prestakuntza-zentroa inauguratu du

Petronorrek Rosa Bilbao eraikina inauguratu du, Somorrostro Prestakuntza Zentroaren campusean kokatuta dago eta Petronorren prestakuntza espezifikoko zentro berria izango da. Findegiko profesionalen prestakuntza da zentro berri honen jardueraren ardatz. Bertan, lan-munduratzearen aurreko prestakuntza dualeko ikastaroak emango dira, baita etengabeko prestakuntza tailerrak ere konpainiako langileentzat.
29 Urr 2018
ALBISTEAK

Simulazio bikoitza asteazkenean

Petronorrek hurrengo asteazkenean, urriak 31, barneko larrialdi simulazioa egingo du, Seveso araudi europarraren arabera, eta ez du kanpoan eraginik izango.
29 Urr 2018
ALBISTEAK

Bizkaia Saria Petronorrentzat

Petronorrek Bizkaia Saria jaso zuen atzo Meatzaldean egindako 50 urteko enpresa-ibilbideagatik. Saria Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko foru diputatuak eman zion José Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanetako zuzendariari. Ekitaldia Ortuellako Gorbeia aretoan egin zen, Deia egunkariak Laboral Kutxaren lankidetzaz antolatutako XI. Hemendik Sarien banaketan.
25 Urr 2018
ALBISTEAK