Petronorrek eta Arte Ederren Museoak Zubiaurretarrak erakusketa aurkeztu dute
Petronorrek eta Bilboko Arte Ederren Museoak Valentín eta Ramón de Zubiaurrerekin loturiko argazki eta film funts oparoa jarri dute ikusgai. Familiarengandik eskuratutako materialak dira, eta bi margolari ospetsuek beren bizitzako uneren batean argazkilaritza eta zinema landu zutela erakusten dute. Argazkiei dagokienez, mila eta berrehun aletik gora kontserbatu dira –kristalezko xafla negatiboak eta kopia positiboak, koadernatuak nahiz solteak–, eta filmak, berriz, hogeita zazpi.
04 Eka 2019
ALBISTEAK

