ALBISTEAK

Lan eta Justizia Sailburuaren bisita

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia Sailburuak Petronor bisitatu du, Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidenteak ongi etorria egin diolarik. Besteak beste, “Enpresa osasungarria” programa izan da sakon-sakon aztertu diren gaietako bat.
08 Aza 2017
ALBISTEAK

Maria Gaztelu: “Prestakuntza da inpaktu handiko gure tresnetako bat”

“Enplegua sortu eta ekonomiari eragitea da gure intereseko taldeen kezkarik garrantzitsuenetako bat. Hori lortzeko, prestakuntza da inpaktu handiko gure tresnetako bat”, ziurtatu du Maria Gaztelu Petronorren Garapen zein Barne Komunikazioaren kudeatzaileak Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen 23. edizioan, Izaitek antolatutako “Zainketa estrategikoaren bidezko lehiakortasuna” delako jardunaldiaren barruan.  
07 Aza 2017
ALBISTEAK

Suteak ekiditeko frogak

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, azaroak 7, suteak ekiditeko frogak egingo direla.  
06 Aza 2017
ALBISTEAK

3. Plantako galdara baten etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, igandea, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Bere abian jartzea azaroaren 9rako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
04 Aza 2017
ALBISTEAK

Zorba Grekorako sarrerak lortzeko azken astea!

Datorren azaroaren 24an, Bilbao Arenan aurkeztuko den “Zorba Grekoa”  antzezlana ikusteko 10 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko azken astea da. Zozketa datorren ostiralean, azaroak 13, amaituko da.
03 Aza 2017
ALBISTEAK

Ehun bat hirik bat egin dute Fair Saturdayrekin

Mundu osoko 100 hiri inguruk parte hartuko dute azaroaren 25ean Fair Saturday deritzon ekimen sozio-kulturalean. Kulturaren laguntzaz kausa sozialak babestea da Bilbon 2014an sortutako ekimen honen helburua; adibidez, gizarte-bazterketa arriskuan dauden umeei laguntzea.
01 Aza 2017
ALBISTEAK

Isuria Itsas-terminalean

Gaur, 16:30etan, Petronorren Itsas-terminalaren pantalanean isuria izan da. Isuritako produktua ura da, hidrokarburo arineko hondarrekin. Ura zerbitzuz kanpoko hodian zegoen.
31 Urr 2017
ALBISTEAK