PEDRO BOYRA: “Etenaldia segurtasunez, kalitatez eta epearen barruan amaitzea da helburua”
Pedro Boyrak industria-ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina karrera amaierako proiektua eta ikasgai batzuk Frantzian egin zituen, IFMA (Frantziako Mekanika Aurreratuko Institutua) delakoan. Deustuar kementsu honek duela 17 urte hasi zuen Petronor barruko ibilbide profesionala, 1999ko uztailaren 1ean alegia. Denbora honetan bildu dituen esperientzia aberasgarrien artean, Kanadan egindako egonaldi du bereziki gogoan, bertako Canaport LNG konpainiako general managerra izan baitzen bi urtez. Orain etxera itzuli da, Petronorrera, Fidagarritasun eta Mantentze-Lanetako zuzendari bezala.
23 Ots 2017
ALBISTEAKIRITZIA