Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.
ALBISTEAK
Lehendakaria Repsolen presidentearekin bildu
Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.
Petronorrek Ideia Lehiaketa eragin
Petronorrek Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.
Manu de la Sen-i, esker onez
Manu de la Sen-en adiskide, lagun eta lankideak ostiral eguerdian bildu ziren elkarrekin, ia lau hamarkada luzetan zehar zentzuz eta tajuz berarekin lanordu eta bizipoz asko partekatzeko zoria izan ondoren. Jaioko dira berriak, bai, baina Manu bezalako kimurik ez da gero egunero ernalduko. Zorionak Manu.
Diaz de Ceriorekin Petronor ere hobea izango da
Seguru gero Diaz de Ceriorekin batera Caparros entrenatzailea hobea izango dela, Athletic-a talde hobea, zalego zurigorria zaleagoa eta elastikoa ere, jakina, elastiko hobea.
Imazek UNEDen uda-ikastaroetan parte hartuko
Petronorren lehendakariak parte hartuko du ekainaren 30ean Barbastroko UNEDek eratutako uda-ikastaroetan. Josu Jon Imaz honako txosten honetaz mintzatuko da: “La energía como instrumento de política exterior”.
Zimentarriak datorren astean amaituko dira
Zimentarri-lanek, hesolen tinkatze-lanek alegia, aurrera jarraitzen dute nahiz eta uste baino abiada geldoago batez, hasierako egitasmoetan gogoan ziren lur-substratu gogorragoak aurkitzen ari baitira.
Imazek: “Energiaz ere geure ‘gutasuna’ zehaztu behar dugu”
“Politika, gizarte eta enpresa esparruetan luze asko iraungo duen energia-eredu partekatua lideratzeko gauza izan behar dugu” aditzera eman du gaur Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, Madrilen, Sidegas elkartearen urteroko Batzar Nagusian gonbidatutzat eskaini duen hitzaldian. Eta ezarri du “jendaurreko esparruango lidergoak gizarte-interes partikularren defentsa gainditu behar du eta elkarren arteko ikuspegi bateratua suspertu”.
Petronor.info Muskizen
Petronor amaitzen ari da Muskizko Zendeja kalean irekiko duen bulegoa. Petronor.info izenez zabalduko den jendaurreko informazio-bulego honek hainbat zeregin izango du, alegia: batetik, findegiari buruzko ahalik eta informaziorik gehien azaltzea eta, bestetik, coke-planta edo URF (Fueloila Murrizteko Unitatea) deritzan egitasmoaren gaineko argibideak eskaintzea.