KIROL BABESA

Findegia inguruko hainbat kirol jardueren babeslea da.

Konpainiak hurbilagoko aisialdirako hainbat ekintza gauzatzen laguntzen daramatza urteak, eta horien artean enpresako 25 langile-taldetik gorakoekin egiten dituenak dira aipagarrienak. Lan garrantzitsua burutzen ari da baita ere oinarriko kirolean, etorkizunerako harrobi osasuntsua sortzeko.

Nahiko egonkorrak diren eta Findegiaren inguruko babes horiez gain, Petronorrek garrantzia gutxiagoko beste hainbat ekintza ere burutzen ditu: 2007ko udan Veloux 5 Oceans sariaren babesa, 2004ko Hondartzako Futbolaren Munduko Txapelketa, Motocrosseko Ivan López Memorialak edo Saiatu Fundazioarekin kolaboratu zuen kirol paralinpikoak prestatzen, esate baterako, Paracycling World Cup-a 2016an.

txapelketa-esku-pilota
Inguruko udalerrietako hainbat eta hainbat pertsonek, ateratzen dizkiete etekina babes horiei, hainbat kirol praktikatzen. Ondorengo taldeak dira aipagarrienak:
  • BSR-Bilbao saskibaloi taldea
  • Ehiza eta Arrantza taldea (Abanto)
  • Tiragoma Enkarterri taldea (Gallarta)
  • El Cerro kirol taldea (Muskiz)
  • Muskizeko areto futbola
  • Muskiz Eleven taldea
  • Areto futbol uda kampusa
  • Zierbenako Katxete bolo taldea
  • Zierbenako areto futbol taldea
  • Bizkaia-Bizkaialde fundazioa