BESTELAKO BABESAK
OINARRIZKO KIROLA
Politika horrekin, Petronorrek herriko harrobiak indartzen laguntzen du ondorengo kiroletan: igeriketa, arrauna, futbola, pilota edo saskibaloia, besteak beste. Horri esker, 13 urtera arteko neska-mutil askok aisialdia dute eta kirol praktikaren onurak jasotzen dituzte. Haien talentuak garatzen dituzte gainera, kirolak hainbat adimen garatzen baititu eta gaitasun sozialak hobetzen, taldeko lana egiten erakusten du, gainera.
Adin horietan kirola bizitza-proiektua hartzeko bidea bezala ikusi behar da eta Petronorrek gaztea banakakotik pertsona izatera igarotzen laguntzen dio, bere garapenean zein garapen sozialean.
Petronor-Muskiz futbol kanpusa
PARALINPIKOEI BABESA
Irabazi asmorik gabeko erakunde hori ezintasunak dituzten pertsonen taldean kirola sustatzen duen antolatzeko elementua eratzen du, eta haren helburua da kirola sustatzea errehabilitaziorako eta gizartean barneratzeko tresna gisa. Duela gutxi, Saiatuk hainbat kirolariri lagundu die 2012ko Londreseko Paralinpiadetan.
Petronorrekoa bezalako laguntzei eta Saiatuko lanari esker eta beraien etengabeko esfortzuaren ondorioz, berriz ere lortu zuten haien palmaresa hobetzea, emaitza hobeekin eta errekor berriekin.
Londreseko paralinpiadak 2012