1000 artista baino gehiagok FAIR SATURDAY-ari hasiera emango diote ikuskizun paregabe batekin
Fair Saturday 2018 Irekitze Ekitaldia azaroaren 23an, ostirala, gaueko 20:00etan Bilbao Arena pabiloian izango da.
Londresen ospatutako BBC-ren “Proms-en azken gaua” eredutzat harturik, ikuskizunak adin desberdinetako pertsonei zuzendutako ospakizun kultural herrikoia izatea du helburu. Gainera, ikuskizunean parte hartuko duten erakundeak bizkaitarrak eta bilbotarrak dira. Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza eta EHU Abesbatza izango dira talde nagusiak, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. José R. Pascual-Vilaplanaren agindupean joko dute gau honetan.
ONGINTZAZKO KONTZERTUA
Ikuskizunean lortutako etekin guztiak, izatekotan, Fair Saturday-k bultzatutako “Barrera Ikusezinak” mikromezenazgo kultural programa finantzatzeko erabiliko dira. “Barrera Ikusezinak” kulturaren bitartez baztertutako haurren integrazioa lortzea du helburu. Gaur egun 15 haur inguru dira programa honen parte.
SARRERAK
Sarrerak 10€ eta 35€ artekoak dira eta Ticketea-ren edota Fair Saturday-ren bitartez erosi daitezke.
FAIR SATURDAY
Ekitaldi honek urtez urte nazioarte mailan zabaltzen ari den Fair Saturday 2018-ri, Bilbon 2014.ean jaio den mugimendu globalari, hasiera emango dio.
Bizkaiko ehundaka neska mutilek irekitze ekitaldi honetan parte hartuko dute, besteak beste, Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Musikako Gazte Abesbatza, Gazte Schola Barakaldo eta beste hainbat ikastetxetako abesbatzei esker. Guztira 1.000 pertsonek ikuskizun paregabe bat sortuko dute, abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, hala nola, Itoizen “Lau teilatu”, Carmina Buranako “Oh Fortuna”, “We are the world”, Nabuccoren “Va pensiero” baita musikaldi, opera, pop eta hots banda ezagunen abesti gehiago ere.
Ikuskizunak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Gainera, Petronorren 50. urteurrenaren ospakizunetako bat izango da. Honez gain, ikuskizun hau Seguros Bilbao, Laboral Kutxa eta Necsum Technology for Emotion enpresen laguntzari esker antolatu da.
Ikuskizunari maila paregabea eman asmoz, Necsum izango da Fair Saturday 2018ko Irekiera Ekitaldiaren “partner” nagusia.
Ekitaldian zehar irudiak, hologramak, argi-jokoak eta bestelakoak proiektatuko dira eta horiekin batera bideo-mappings teknologia berriak erabiliko dira hainbat abestitan. Ikuskizuna 3 pantaila erraldoietan jarraitu ahal izango da.
GONBIDATUTAKO ARTISTAK
Fair Saturday 2018ko Irekiera Ekitaldian Benito Lertxundik izango da gonbidatutako artista eta, besteak beste, aurten argitaratuko den eta bere lan berriaren aurrerakina izango den Kimu Bat Zuhaitzan abestia kantatuko du. Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta ELEY pop taldeak ere parte hartuko dute.