El Pobaleko burdinolari buruzko bideo bat, Veneziako Citadella GEO FILM jaialdiko finalista
El Pobaleko (Muskiz) burdinolaren inguruko ‘Burdinura’ ikus-entzunezko lana finalerako sailkatu da, 500dik gora hautagairen artean, Veneziako Citadella GEO FILM Festival jaialdiaren hirugarren edizioan. Bideoa Santi Yanizek eta Anton Lazkanok sortu zuten, museoaren 15. urteurrenaren harira antolatu zen “Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketarako.
06 Aza 2020
ALBISTEAK

