ALBISTEAK

Bi film interesgarri euskal zinemaren zikloan

‘68aren ostean’, Petronorren babespeko erakusketaren baitan egiten ari den euskal zinemaren zikloan bi film izango dira ikusgai bihar, hilak 15, eta 17an: ‘Días contados’ (Imanol Uribe, 1994) eta ‘Hotel y domicilio’ (Ernesto del Río, 1995). Lehena 17:30etan proiektatuko da bihar, eta 19:30etan igandean. Eta Del Ríorena, ostera, 19:30etan eta 17:30etan, hurrenez hurren. Biak Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan.
14 Mar 2019
ALBISTEAK

Petronorrek jakinarazten du

Gaur goizaldeko lehen orduan VB3-H-1B labean garbiketarako gasoilaren ihesa jazo da.
13 Mar 2019
ALBISTEAK

Partikula iragazki berria FCC-ko tximinian

Petronorrek FCC unitateko tximinian are eraginkortasun handiagoa lortzeko sistema berria ezarri du. Partikulak bereizteko iragazki berritzailea da, eta oraingo geldialdiaz baliatuta abiarazi da.
12 Mar 2019
ALBISTEAK

Petronorrek Zuhaitz Etxeetara gonbidatzen zaitu

Findegiak Zuhaitz Etxeetako “Ijito Gurdietan” bi pertsonentzako gau bateko egonaldia, mantenu erdiko erregimenean, zozkatuko du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzokideen artean.
11 Mar 2019
ALBISTEAK

Bi film gogoangarri euskal zinemaren zikloan

Etenik gabe jarraitzen du euskal zinemaren bost hamarkadari buruzko zikloak, Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketaren inguruan Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan egiten ari denak. Gaur, hilak 8, (17:30etan) eta 10ean (19:45etan) ‘Ke arteko egunak/Días de humo’ (Antton Ezeiza, 1989) eskainiko da, eta egun berberetan, baina 19:45etan eta 17:30etan, hurrenez hurren, ‘La madre muerta’ (Juanma Bajo Ulloa, 1993).
08 Mar 2019
ALBISTEAK

Raquel Vargas, In Memoriam

Raquel Vargas, Petronorreko Zuzendaritza Batzordeko lehen emakumea, aurreko astelehenean hil da Madrilen. Zientzia Kimikoetan lizentziatua, 1987an hasi zen Repsolen eta ardura ezberdinak izan zituen Repsol Petróleo-ren Petrokimika eta Prozesuen arloetan. 2001ean Azterlan Teknikoen eta Modeloen Buru gisa ekin zion Petronorren Madrildik.
06 Mar 2019
ALBISTEAK

Elixabete Tejonek Ainhoa Arteta ikusiko du

Elixabete Tejón Ainhoa Artetaren “Con nombre de mujer” kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitzaren irabazlea da. Emanaldia martxoaren 14an izango da, Bilboko Arriaga Antzokian.
06 Mar 2019
ALBISTEAK