Arrakasta nagusi Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioan, Zierbenan
Ehunka pertsona hurbildu ziren urriaren 5ean eta 6an Zierbenara, Petronorren babespean egin ohi den den Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioaz gozatzeko asmoz. Jaialdian hogeita hamar bat ontzik parte hartu zuten, eta “antolatutako jarduerak jendez gainezka egon ziren, plaza kopurua agortu zelarik”, Zierbenako Udalarekin batera jaialdi hau antolatzen duen Enkartur elkarteak jakinarazi duenez.
16 Urr 2019
ALBISTEAK

