ALBISTEAK

Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga, txapeldunak katxete-bolatan

Durañonako Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga bolari-bikoteak irabazi zuen, aurreko larunbatean, La Arena bolatokiko katxete-txapelketa, Zierbenako Udalak antolatua, Petronorren laguntzaz. Bigarren geratu ziren Javi Lores eta Borja Palenque bolariak.
01 Abu 2017
ALBISTEAK

Ezer gutxi falta izan zaio Zierbenari Petronor Ikurrina irabazteko

Ia estropada guztian zehar aurretik joan ostean, Zierbenako traineruari ezer gutxi falta izan zaio, gaur eguerdian, Petronorren XXXIV. Ikurrinaz jabetzeko. Erraztasun handiz irabazi du bere txanda (bigarren ontzia baino hogeitaka segundo bizkorrago), eta hirugarren geratu, oro har, Urdaibairen eta Hondarribiaren atzetik, eta Kaikuren aurretik.
30 Uzt 2017
ALBISTEAK

Igande-goizean lehiatuko da Petronorren Ikurrina

Petronorren XXXIV. Ikurrina datorren igandean, uztailaren 30ean, lehiatuko da, goizean zehar, Zierbenako uretan. Arraun-lehiaketa ofizialaren barruan, Kantauri itsasbazterreko trainerurik onenak bilduko dira, aurrez aurre, Baionatik Bayonara.
28 Uzt 2017
ALBISTEAK

Repsolen mozkin garbia %65 gehitu da

Repsolek 1.056 milioi euroko mozkin garbia lortu du urteko lehen seihilekoan, hau da, iazko ekitaldiko epealdi berean baino %65 gehiago.
28 Uzt 2017
ALBISTEAK

Bainatu daiteke Bizkaiko hondartza guztietan

Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, uztailaren 21an, egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
25 Uzt 2017
ALBISTEAK

Koke-plantak Petronorren lehiakortasuna bermatzen du

Munduan 2008an zabaldutako krisi ekonomikoaren eraginez, 33 findegi itxi dira Europa osoan azken 9 urteotan. Itxura batean, gauza bera gerta zitekeen Petronorren, baldin eta 2008 eta 2011 urteen artean Euskadiko industria arloko inbertsiorik handiena egin izan ez balitz. Repsolen eta Kutxabanken artean gauzatutako 1.000 milioi eurotik gorako inbertsio horri esker, jendartean koke-planta izenaz ezagutzen den Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eraiki ahal izan zen.
22 Uzt 2017
ALBISTEAK