ALBISTEAK

Borja Garcia, Arabako Errioxa ezagutzeko txangoaren irabazlea

Borja Garcia muskiztarrak Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean Findegiak Arabako Errioxa ezagutzeko zozkatu duen bi pertsonentzako txangoaren irabazlea da, upeltegira bisita eta bazkaria barne. Irteera larunbatean, maiatzaren 28an, izango da.
26 Mai 2016
ALBISTEAK

Meatzaldea Bultzatzen proiektua Abanton aurkeztu da

Meatzaldea Bultzatzen proiektuaren arduradunek Las Carrerasen aurkeztu zuten atzo ekiteko eta berezko negozioa sortzeko interesa duten Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran zein Zierbenako gizon-emakumeei zuzendutako ekimen hau. Petronorrek, Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta BBK Fundazioarekin batera, Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatutako proiektu honetan parte hartzen du.
24 Mai 2016
ALBISTEAK

Jose Miguel De la Rica eta Enrique Sendagorta, enpresari ameslari eta berrikuntza eredu

Jose Miguel de la Rica -180eta 1992 bitartean findegiaren presidente- eta Enrique Sendagorta Petronorren bultzatzailerik handienetarikoa eta bere lehen presidente exekutiboa- enpresari ausartak, berritzaileak izan ziren, etorkizuneko ikuspuntu handiaz. Beraien ahalegin eta ardura goraipatu zuen atzo Emiliano Lopez Atxurra Petronorren egungo presidente exekutiboak, Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin sinatutako hitzarmenaren balantzaren eta Inspîre berrikuntza irekiko programaren hiru irabazleen aurkezpenean.
19 Mai 2016
ALBISTEAK

Gaiker, Ikerlan eta CFM, Inspîre programaren irabazleak

Petronorrek gaur goizean aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia-Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin sinatu zuen hitzarmenaren balantza eta Inspîre berrikuntza irekiko programaren hiru irabazleak: Gaiker, Ikerlan eta CFM.
18 Mai 2016
ALBISTEAK

Lehen balantzaren eta INSPÎRE erronken emaitzen aurkezpena

Petronorrek aurkeztuko du bihar, maiatzak 18,  lehen balantza eta Inspîre berrikuntza irekiko programaren emaitzak. Proiektua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) agente zientifiko eta teknologikoei proposatu zitzaien, Findegia jasangarri giza aurrez aurre dituen bi erronka garrantzitsuei erantzuna bilatzeko helburuz: koke-hautsa eusteko sistema hobetu,  findegitik kanpora hedatzeko arriskua ekidituz, eta usainek ingurunean izandako eragina prebenitu eta murriztu.
17 Mai 2016
ALBISTEAK

Meatzaldea Bultzatzen, ekimen ekintzaileak bermatzeko proiektua

Meatzaldea Bultzatzen ekiteko eta berezko negozioa sortzeko interesa duten Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran zein Zierbenako gizon-emakumeei zuzendutako proiektua da. Petronorrek, Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta BBK Fundazioarekin batera,  Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatutako ekimenean parte hartzen du.
16 Mai 2016
ALBISTEAK

Inguruko enplegagarritasuna hobetzeko baterako hitzarmena

Petronorrek, kontratu enpresek, Abanto, Muskiz zein Zierbenako Udalek eta Somorrostro Irakas-guneak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, maiatzak 12,  findegiko inguruko herrietako langabetuen enplegagarritasuna errazteko helburuz.
11 Mai 2016
ALBISTEAK