ALBISTEAK

G4 Desulfurazio Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, uztailak 13, G4 Desulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lanak amaitu ostean. Martxan jartzeko prozesuak 3 egun inguru iraungo du.
13 Uzt 2015
ALBISTEAK

Lehendakariak Petronorren indarberritzea onetsi

Iñigo Urkullu lehendakaria Emiliano Lopez Atxurrarekin bildu da gaur, pasa den ekainaren 17an izandako Administrazio Kontseiluan Petronorren presidente izendatu zutenetik lehendabiziko erakunde-batzarrean. Lopez Atxurra Andreu Puñet findegiaren kontseilari delegatuarekin batera izan da.
10 Uzt 2015
ALBISTEAK

Petronor Tecnalia Fundazioan sartu da

Petronor eskubide osoko bazkide modura sartu da Tecnalia Research & Innovation deritzon Fundazioan. Honela, ikerkuntza aplikatuaren arloan Euskadin erreferentzia-gunetzat jotzen den zentro pribatuari batu zaio; izan ere, sektore oso ezberdinetako 60 erakunde, enpresa eta korporazio baino gehiagok parte hartzen dute aipatu bilgune horretan.
09 Uzt 2015
ALBISTEAK

IV. Mello Sarian izena emateko epea zabalik

Mello Sariaren IV. edizioa martxan jarri da. Petronorren babesa duen frogak Muskizen izango da datorren urriaren 25ean, Donibane Plaza irteera eta helmuga gunea izanik. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.
07 Uzt 2015
ALBISTEAK

Petronor, beste urrats bat eraginkortasunerako bidean

Petronorrek 22,833 milioi euroko inbertsioa onartu du FCC unitateko (krakeatze katalitikoa) bi konpresoreak ordezkatzeko. Bi makina hauen berrikuntzak 5 puntu inguruko hobekuntza eragingo du Findegiaren Energia Intentsitate Indizean, energia-eraginkortasunaren aldeko urratsa emanez.
06 Uzt 2015
ALBISTEAK