ALBISTEAK

Simulakroaren amaiera

Sirena-hotsa aktibatuta, 11:20etan amaitutzat eman da 10:15etan abiatutako emergentziazko simulakroa, barru zein kanpo mailan aldez aurretik ezarritako protokolo guztiak beteta.
30 Aza 2022
ALBISTEAK

Emergentziazko simulakroa Petronorren

Gaur goizeko 10:15etan laino toxikoaren ondoriozko simulakro-alarma aktibatu da, findegi barrura mugatutakoa. Ez dauka, beraz, inolako eraginik. Informatzen jarraituko da.
30 Aza 2022
ALBISTEAK

321 ikaslek parte hartu dute III. Petronor Kultura Kanpusean

321 ikaslek hartu dute parte, Petronorrek, ByP Eventos Deportivosen laguntzaz, azaroaren 14tik 25era Muskiz eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzan antolatu duen III. Kultura Kanpusean. Ekimen honen helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea izan da.
28 Aza 2022
ALBISTEAK

Alemaniako Merkataritza Ganberak Petronor bisitatu du

Alemaniaren Espainiarako Merkataritza Ganberak bildutako 40 enpresetako 70 zuzendari, teknikari eta arduradun baino gehiagok Petronor bisitatu dute, Abanto, Muskiz eta Zierbenako energia-konpainiaren eraldaketa-prozesua bertatik bertara ezagutzeko.
26 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronorrek Muskizko Txakurtraila babestuko du

Datorren igande honetan, azaroak 27, Muskizko Txakurtrail Lasterketaren edizio berria izango da. LAU URRATS elkarteak antolatzen du, Petronorren eta Muskizko Udalaren babesa du, eta “Euskadiko Txakurkros Liga”-rako proba puntuagarria izango da.
25 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronorrek bere deskarbonizazio eta zirkulartasun proiektuak aurkeztu ditu Basque Circular Summiten

Aida Bricio Petronorreko Kalitate eta Ingurumen arduradunak ‘Basque Circular Summit’ ekitaldian parte hartu zuen atzo, Irungo FICOBAn, Ihobe sozietate publikoaren eskutik antolatutakoan, eta bertan Konpainiak deskarbonizazioaren eta zirkulartasunaren arloan abian jarritako ekimenak aurkeztu zituen. Horien artean, nabarmentzekoak dira 2,5, 10 eta 100 MW-ko elektrolizagailuen bidez hidrogeno berriztagarria ekoizten dutenak edo hidrogeno berriztagarritik eta harrapatutako CO2tik erregai sintetikoak sortzen dituztenak. Nabarmendu zuenez, guztiek Petronor Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan “lider industrial” gisa kokatuko dute.
24 Aza 2022
ALBISTEAK

Lopez Atxurrak Europari eskatu dio behingoz “politika industrial eta teknologiko komun baten barruan politika energetiko bat” eraikitzeko

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidente eta Repsoleko kontseilariaren ustez, “Europa arazo estruktural baten aurrean dago, eta politika energetiko bat eraiki behar du, politika industrial eta teknologiko komun baten barruan”. Hala, “ezinbestekotzat” jotzen du 2024ko Europako hauteskundeetan energia-segurtasuna, industria-gaitasuna eta herritarren ongizatea osotasun gisa lantzeko Batzorde bat aukeratzea; izan ere, “industria-hazkunderik eta lidergo teknologikorik gabe, Europak gizarte-ongizatearen posizioa galduko duelako”.
23 Aza 2022
ALBISTEAK