Koke-planta eraikitzeko lanak otsailaren bukaeran hasiko direla egiaztatu du Josu Jon Imazek, Petronoren Presidentea. Gainera, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen proiektu berria 2011ko lehen hiruhilekoan martxan egongo dela adierazi du. Azken proiektu honen inbertsioa 810 milioi eurokoa izango da eta, bere ustez, instalazio berri horrek enpresaren jarduera sendotuko du hurrengo urteotan.
ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritzak Petronoren eraginkortasun energetikoa hartu du aintzat
2009ko otsailaren 10eko datarekin, Energia eta Meatzen Zuzendariaren bi Ebazpen jaso ditu Petronorek. Haietan, Petronori 159.991,08 euroko diru-laguntza emango diotela jakinarazten da, 2005eko abenduaren 14ko Aginduaren ondorioz, efizientzia energetikoko proiektuak egiteko, urtean 1.200 tona petrolio baliokide aurreztu baitira eta urtean 3.500 tona murriztu baitira CO2 igorpenetan.
Findegira eta Lezamara egindako bisita
Somorrostroko Lanbide Hezkuntza Ikastetxeko 4.A mailako ikasle taldeak gaur bisitatu ditu Petronorren Findegia zein Athletic-en instalazioak Lezaman. Bisita hau Petronorrek burutu duen egitasmoaren baitan kokatzen da, Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako eskola guztietako ikasleek findegi prozedura eta Athletic-en harrobia bertaik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.
Petronorrek bere inbertsioei eman die lehentasuna URF proiektuan
Petronor Erakunde Kide Plus
Repsolek petrolio-hobi handi bat aurkitu du Mexikoko Golkoan
Repsolek, Petronorren akzio-gehiengoduna, petrolio-hobi handi bat aurkitu du Mexikoko Golkoan. Han egin diren lehen proben ondorioz, goi kalitateko gordin arin eta gozoz osatutako 100 metro inguruko zutabea dela jakin da. Repsolek 2009an egin duen laugarren aurkikuntza da.
120 hegazti espezietik gora, habiak Findegiaren barruan egiten dituztenak
Ehunka hegazti, luma oso desberdinekoak, etorri ohi dira gure findegira, urmaletara, bereziki. Urteko lehen zenbaketak berriz ere utzi du agerian gure inguruko fauna aberatsa, ura gogoko duten hegaztiak, gehienbat, baina aipagarria da, baita ere, azeriak eta bestelako harrapakariak ere noizbehinka inguruko zonetan azaltzen direla.
AutoGas, Repsolen marka berria
AutoGas, automoziorako GLP marka berria, baliagarria izango zaio Repsol taldeari
Athletic-ek zaleak berotu egin ditu
Athletic-ek aurtengo denboraldian egi bihurtu dezake azken 24 urteotan amestutakoa, hau da, koparen finala jokatzea. Belaunaldi oso bat dago haien aitonen garaian ia urtero gertatzen zena berriro gertatzearen zain. Oraingoz, David L