ALBISTEAK

Josu Jon Imaz: “Etorkizuna geuk egiten dugunaren araberakoa izango da”

“Etorkizuna, gehienbat, geuk egiten dugunaren araberakoa izango da” adierazi du Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak gaur, Industria Sarien emanaldia dela eta  Gipuzkoako Ganberan eskaini duen hitzaldian zehar. Imazen ustez “krisialdi honen garaileak borrokalariak izango dira, ameslariak, aurrera egiteko behar bezainbateko adorerik eta kemenik izango dutenak. Krisialditik ateratzeko errezeta ez dago ‘guru’en esku, gaur egun dugun industria indarrean jarri zuten eragileen ereduan baizik. Euren balio, ahalegin eta ilusioan alegia”.

24 Api 2009

Asti-Leku ikastola kirol-baloreen alde

Portugaleteko Asti-Leku ikastolak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur Muskizko Findegian Asti-Leku Kirol Elkartea 1983-2008 liburua, elkartea sortu zeneko XXV. urteurrena dela eta. Aurkezpenean zehar aritu dira Luis Nuñez, Ruper Ormaza eta Cesar Gento –klubaren lehendakari, zuzendari eta sortzaile, hurrenez hurren— eta  Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.

21 Api 2009
ALBISTEAK

Athletic-en elastikoa historiaren aldarri

Maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Mestallan jokatuko den Errege Kopa dela eta,  Athletic-ek jantziko duen elastikoak 1902an klub bilbotarrak lortu zuen tituluaren oroitzapen ofiziala aldarrikatu nahi du. Kasu hartan partidua Madrilen jokatu zen eta Alfonso XIII.aren erregetza ospatzeko.

17 Api 2009
ALBISTEAK