Bihar, apirilak 2, eguerdiko 12.30etan Lezaman aurkeztuko da “Athletic geuria” ipuin-liburuaren gaztelaniazko bertsioa. Bertan izango dira batetik, Antton Irusta idazlea zein Enrique Morente marrazkilaria, eta, bestetik, Fernando Garcia Macua eta Josu Jon Imaz, Athletic-en nahiz Petronorren lehendakariak.
ALBISTEAK
Repsolek beste gas-aztarnetegi bat aurkitu Algerian
Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin du Algerian, aurreko urtarrilean egindako aztarnategien ildo beretik eta konpainiak estrategikotzat jotzen duen eremuan. Bigarren aurkikuntza honek baiestatzen du inguru-minguru honen aukerabidea. Repsolek %33,75en partaidetza du eta patzuergo-aurkitzailearen eragile nagusia da.
Gaztelu Berri aldizkariaren alea, kalean
“Comienza la construcción del Proyecto URF” da Gaztelu Berri aldizkariaren martxoko aleak azalean dakarren izenburu nagusia. Gaiari dagozkion zertzeladak aipagarri dira Joaquín Ayani eta Andres Flores arduradunen adierazpenetan zehar. Lehena Fueloila Murrizteko Unitate egitasmoaren bateragilea da eta bigarrena, berriz, Eraikuntza arduraduna, Ingenieritza Zuzendaritzaren baitan.
Repsolek gasa aurkitu Marokoko uretan
Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin berri du Tanger-Larache inguruetan, Marokoko itsasaldetik 40 kilometrora. Aurkikuntza hau, aurten egin ahal izan den zazpigarrena, aurretik Algeria, Brasil eta Estatu Batuetan egindakoen ildo beretik doa. Repsol patzuergo miatzailearen operadorea da, %36ko partaidetzaz.
Gazte jendea ere operazale da
Meatzaldeko 150 ikasle inguru joan ziren atzo Bilboko Arriaga Antzokira, “El Retablo de Maese Pedro” operaren aurkezpena zela eta.
Lezamaren filosofiak 200 lagun bildu Muskizen
Berrehun lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean Muskizko Meatzari Aretoan, “Lezama, Athletic-en motorea” gaiaren gainean eratutako mahai-inguruan. Lezamako harrobian lehenetsi beharreko jokalari-mota, kimu berriak sumatzeko filosofia eta jokalariak hautatzeko metodologia izan ziren, besteak beste, aztertutako gaietakoak.
Petronorrek euskal industria-inbertsiorik handiena aste honetan abian jarri
Petronorrek aste honetan bertan abiatu ditu FMU proiektuko (Fuelolioa Murrizteko Unitatea) lanak. Proiektu honi esker, Muskizko findegia Europar Batasunaren ingurumen errekerimenduetara egokitu ahal izango da, baita merkatuaren eskakizunetara ere. Lanak egiteko 26 hilabeteko epea aurreikusi dute. 810 milioi euroko aurrekontuaz sekula Euskadin egin den industria inbertsiorik handiena izango da.
Lezama, Athletic-en motorea
“Lezama, Athletic-en motorea” aztergai izango da gaur arratsaldeko 6.30etan Muskizko Meatzari Aretoan eratuko den mahai-inguruan. Parte hartuko dute Imanol Reino eta Javier Beltrán kazetariek eta Gari Fullaondo eta Blas Ziarreta teknikariek.
Petronor.com enpresa-web gunerik onena
Petronorren webgune honek merezi izan zuen atzo enpresa-webgunerik onenari dagokion garaikurra, El Correo Digitalek urtero eratu ohi dituen sariketan. Sari-emaitza bart izan da asmo beronekin Guggenheim Museoaren hallean antolatutako ekitaldian zehar. Saria Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak jaso zuen.

