Hurrengo astelehenean, hilak 28, Petronorren ordezkari batzuk Mol konpainiaren Duna findegi, Budapestetik 40 km baino gutxiagora dagoen Százhalombatta herrian dagoen Duna findegia bisitatuko dute. Ordezkarien artean konpainiaren agintariek eta Enpresa Batzordeko kideez gain, Muskizeko alkatea, Gonzalo Riancho, udaletxean ordezkariak dituzten alderdien zinegotziak, eta irrati, egunkari zein telebistako kazetariak ere izango dira.