Prentsa-oharrak

Repsol Fundazioaren Ikasgela Mugikorra Muskizen eta Abanton

Repsol Fundazioaren Ikasgela Mugikorra Muskizen izango da datorren 28 eta 29an (kiroldegiaren atzeko aparkalekuan) eta Abanton 30 zein 31an (Blasco Ibañez ibilbidean, frontoiaren hegalean). Eskola ordutegiaren barruan Meatzaldeko hezkuntza zentroak izango dute lehentasuna, konprometitutako agendei dagokionez, gainerako orduetan publikoarentzako irekia egongo da.

ENERGIAREN mundua…ba al zenekien? Egungo gizartean energiak duen garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz modu didaktikoan jabetzea xede duen ekimena da.

• Hezkuntza sentsibilizazioko kanpaina hau Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei dago zuzendua.

• Hezitzaile espezializatuek zuzentzen dute Gela Mugikorra. Abangoardiako teknologiak erabiltzen ditu eta ezgaitasunen bat dutenentzat ere dago egokitua.

 

28 Urr 2013
Prentsa-oharrak

Repsol Fundazioaren Gela Mugikorra Bizkaian

Repsol Fundazioaren presidenteorde betearazlea, Cesar     Gallo, Petronorren zuzendari orokorra, Victor Perez de Gezuraga, eta EVEren Gizarte Energia arduraduna, Jose Manuel Borque, Deustuko zubian dagoen Gela Mugikorrean egongo dira bihar (Zubiarte aurrean).

ENERGIAREN mundua…ba al zenekien? Egungo gizartean energiak duen garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz modu didaktikoan jabetzea xede duen ekimena da.

-Gela Mugikorra iragan astelehenean iritsi zen Bilbora eta bertan geldituko da hilak 25era arte, ostirala. Hurrengo astean Muskizera (28 eta 29) eta Abantora (30 eta 31) doaz.

-Hezkuntza sentsibilizazioko kanpaina hau Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei dago zuzendua.

24 Urr 2013
Prentsa-oharrak

KARRANTZAKO POZALAGUARI EMAN DIO GUÍA REPSOL-EK 2013KO TXOKORIK ONENA SARIAREN PLAKA

Repsol Gidak Karrantzako Udalari eman dio, gaur, Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013 Txokorik Onena” bezala egiaztatzen duen plaka. Ekintza instituzionala eta saria bistaratzea Karrantzako Kultur Etxean eta kokapenaren egoitzan burutu ziren, hurrenez hurren. Hara bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Itziar Epalza; Nekazaritza Foru Ahalduna, Irene Pardo; Karrantzako alkatea, Raúl Palacio; eta Petronorren zuzendari orokorra, Victor Perez de Gezuraga.

22 Urr 2013
Prentsa-oharrak

PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN 2012-2013KO PRESTAKUNTZA BEKEN AURKEZPENA

Erakundeari enpresa beharrei hobeto egokitutako giza baliabideak emateari ekin zion Petronorrek 1998an. Araututako Lanbide Heziketaren hezkuntza esparrua aztertu genuen eta gure inguruan Planta Kimikoko Eragile arloari zegokion prestakuntzan gabezia zegoela ikusi genuen. Hori zela eta, gure esfortzuak trebatze hori lortzerantz zuzendu genituen. 

04 Uzt 2013
Prentsa-oharrak

Repsol Fundazioak larrialdietan azkar esku hartzeko modulua eman dio DYAri


-Dohaintza horri esker, DYAk larrialdietan, istripuen prebentzioan, talde ahulenei emandako arretan eta sentsibilizazio-kanpainetan DYAk burutzen dituen zerbitzuentzat egokitutako lekua bermatuko da.

-Moduluak, 42 m2  erabilgarri dituena, 3 minutu eskasetan muntatzen da eta martxan berehala jartzea ahalbidetzen du.

19 Eka 2013
Prentsa-oharrak

Petronorrek Euskadiko Industria inbertsiorik handiena inauguratu du

Orain arte Euskadin egin den apustu industrial handienetakoa dena eta etorkizunean ere enpresaren jarraipena bermatuko duen Fuel-olioaren Murrizketa Unitatea (FMU) inauguratuko du gaur Petronorrek. 1.006 milioi euroko inbertsioa izan du unitate hau abian jartzeak.

03 Api 2013
Prentsa-oharrak