FUEL-OLIOA MURRIZTEKO UNITATEAK

Finketaren sektorea, gainerako jarduera ekonomikoak bezala, merkatuari etengabe doaz egokitzen. Petronor ez dago eragin horretatik at eta, ondorioz, URF prozesua (Fuel-olioa Murrizteko Unitateak) barneratu du bere ekoizpen-egitura, zeinak Findegiaren ekoizpen egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketaren arabera eta gasolioaren eskaerak duen eboluzioaren arabera egokitzen duen. Gainera, lehengaien hornikuntzaren bermea hobetzen da, sarriago dauden gordin motak lortzea errazten baitu eta produktu solido berri bat sortzen baita, petrolioaren kokea, hain zuzen ere. Instalazio horietan fuel-olioa fabrikatzeko erabiltzen den petrolioaren osagai astunenak eraldatzen dira (“upelaren hondoa”) merkatuan eskaera handiagoa duten produktu arinagoak lortzeko: gas likidotuak (propanoa, butanoa), gasolinak eta gasolioak. Eraldatze hori petrolioaren “konbertsio” termikoan oinarritzen da. Horretarako, gordinean dauden pisu molekular handiko molekulak hausten dira oso tenperatura handian berotuz (500º C ingurura). Prozesu horretan hidrokarburoen familia osoa sortzen da eta erregaien ekoizpena areagotzen da (gasolina eta gasolioa, eskaera handiagoa dutenak) eta lehengaiaren kantitate berarekin. Unitateak, Findegiko gainerakoek bezala, etengabe lan egiten badu ere, 16 eta 18 ordu irauten duten zikloak txandakatzen lan egiten dute ganberek. Ganbera horietako prozesua, erabat automatizatua, bi fase ditu:
  • Erregaiak eratu eta kokea lortzekoa.
  • Ganbera barruan sortu den kokearen ohea araztu eta ebakitzekoa.

Aipatu beharra dago koke-ohearen arazketa, egokitzapena eta ebakuntza prozesu guztiak sistema itxian egiten direla.

Findegiko maila guztietan barneratu diren aldaketen eragina oso handia denez, asko dira eskema berri horri egokitu behar diren sistemak eta azpiegiturak. Besteak beste, aipagarriak dira segurtasun-sistema, suteak hautemateko eta haien aurrean babeseko sistemak, gasak zuzitik askatzeko sistemak, zerbitzu osagarriak hornitzeko eta banatzeko azpiegiturak, unitateen arteko lotura-lineak, produktuen bilketa eta igorpena, gai solidoak kamioietan kargatzeko lekua etab. Instalazio berri horrek erregaien inguruko egun indarrean dauden espezifikazioak betetzeko beharrezkoak diren aldaketak ditu, sufre eta konposatu aromatikoen edukien murrizketa, esaterako, guztiak ingurumenarekin dugun konpromiso argiaren isla. Horrez gain, segurtasun-neurri ugari barneratu dira, eta ingurunea zaintzeko eta babesteko konpromisoa gure egin dugu. Petronor oso gertu dago balio ekologiko handiko hainbat gunetatik (“Barbadun itsasadarreko Babes Bereziko gunea”) eta baita Bizkaian jende gehien hartzen dituzten hondartzetako batetik ere.

ZIFRAK

 
urf-zifra-ikurra
Inbertsioen Europako Bankuak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioa finantzatu du inbertsioa Berrindustrializazio programaren barruan, industriarako eta enplegurako onuragarria baita. 8 milioi ordubehar izan ziren hura eraikitzeko, eta hilean batez besteko 1500 enplegu.

SOLTEKO SALGAIEN BILTEGIAK

 
solteko-salgaien-biltegiak
Ekoizpen-planta eta solteko gaiak maneiatu, bildu eta bidaltzeko eraikina egungo instalazioen barruan daude. Biltegian, automatizatua eta itxia, materiala gordeko da kamioirik ez dabilenean. Eskura zitezkeen teknologiarik onenak erabili dira instalazioak ahalik eta hobeen funtzionatu eta ingurunean ahalik eta eragin txikiena lortzeko. Horien artean, hautsa askatzea saihesten duten hodi moduko zerrenden bitartez eramatea materiala, transferentzia-kopurua murrizteko baliagarri dena, sortutako partikulak harrapatu eta metatzeko laino lehorra erabiltzea, mahuka-iragazkia erabiltzea, etab. Gainera, solteko salgai gehienak itsasontzi bidez merkaturatuko direla eta, Petronorrek biltegi handi eta banaketa-gune gisa erabiliko duen portu zabala du eta, horri esker, solteko salgai gutxiago gorde behar izango ditu industrialdeko instalazioetan.

GARRAIOA

 
garraioa-urf-petronor
Material solidoa gure instalazioetatik portura eramatearen erronkari aurre egiteko, hainbat aukera aztertu ziren (trena, txanbilak, tunela…), baina azkenean horretarako bereziki prestatutako kamioi gutxi batzuk erabiltzen dira. Kamioi horiek ingurumena zaintzeko eta segurtasuneko berme guztiak beteaz diseinatu eta eraiki dira, zaratak zein partikulen igorpena minimizatzen. Neurri horiekin Findegiko ekoizpena merkatuko erregai-eskaerei eta inguruko ingurumena zaintzeko arau zorrotzei jarraituz oreka gorde nahi da.