Petronorrek kontroleko sistema integratua du
Petronorrek etekina eta bere produktuen kalitatea hobetzeko kontroleko sistema integratua barneratu du. Ekoizpena areagotzen da, energia kosteak eta lehengaien kontsumoa murrizten dira eta erabakiak hartzeko denbora optimizatu eta giza baliabideen ekintzak hobetzen dira hura barneratzearen ondorioz.
BIOERREGAIEN IRAUNKORTASUNA
KONPROMISOA IRAUNKORTASUNAREKIN
Iraunkortasunarekin duen bere konpromisoan, Petronorrek bat egin zuen ISCC betebeharrekin kalitatearen kudeaketarako bere sisteman. ISCC EU borondatezko eskema honen helburua bioerregaien ekoizpenaren kudeaketa iraunkorra da, Europar Batzordeak onartuta dago eta energia berriztagarrien sustapenerako EU/2018/2001 araua betetzen du.
2020an iraunkortasun ziurtagiria zabaldu da,
ISCC PLUS eskemarekin, RED Energia Berriztagarriaren Zuzentarauak arautzen ez dituen merkatu eta sektoreak hartzen dituena, elikagaiak, pentsuak, produktu kimikoak, energia eta aplikazio teknikoak esaterako.
ISCC PLUS eskema hau nekazal eta basoetako, hondakin eta hondarretako lehengai guztietarako erabil daiteke, jatorri ez-biologikoko material berreskuratuak barne.
ISCC EU Ziurtagiria PDF (0,4 MB)
ISCC PLUS Ziurtagiria PDF (0,3 MB)
BETUN ASFALTIKOAREN CE MARKAKETA
Betun eta lotzaile bituminosoen 10 kalitate ekoizten ditugu UNE-EN 12591 eta UNE-EN 13924 arauen arabera, Kalitate 15/25, 35/50, 35/50 Gogortasun 2, 40/60, 50/70 Gogortasun 2, 70/100, 70/100 Gogortasun 2, 160/220 eta 160/220 Esportazioa (EB), 305/2011 eraikuntza produktuen araudia betez.
Lantegiko Ekoizpenaren Kontrol-sistema egiaztatutako erakunde batek ziurtatuta dago, eta ekozipen prozesu osoa hartzen du, lehengaiak erosten eta biltegiratzen direnetik produktua zisternetatik edo itsasontzietatik bidaltzen den arte.
Certificado de conformidad del Control de Producción en Fábrica PDF (381 KB)
Certificate of conformity of the factory production control (377 KB)
Certificat de conformité du contrôle de la production en usine (380 KB)