INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

Petronorrek bere gain hartzen du bere jarduera guztien erantzukizuna; hala, bada, ahal beste murrizten ditugu konpainiaren jardunak inguruan sortzen dituen eraginak, baita legediak ezarritako arauetatik harago ere. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) ezarri ditugu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriak (Aenor, IQNet) erakusten duenez.

Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugetan gauzatzen da ingurumenaren alde hartutako konpromiso hori, eta helburu nahiz helmuga horiek erakundearen maila guztietan ezartzen ditugu
 

PRESTAKUNTZA

Langile guztiek beren egitekoei eta ardurei egokitutako ingurumenari buruzko prestakuntza jasotzen dute gure enpresan, eta lankide ditugun enpresei ere ingurumenaren arloan ezarrita dauden jardunbideak jakinarazten zaizkie. Prestakuntza eta sentsibilizazio horren bidez, bada, ingurumenaren alde hartutako konpromisoa gauzatzeko aukera dugu gure jarduera guztietan.

INGURUMENA ZAINTZEN

icono-medio-ambiente-agua
URA zaintzeko konpromisoa
ingurumen-ikurra
AIREAREN kudeaketa
ingurumena-zarata-ikurra
USAINEN ETA ZARATAREN kudeaketa
ingumena-lurzorua-ikurra
LURZORUAREN kudeaketa
ingurumen-hondakinak-ikurra
HONDAKINEN kudeaketa
ingumen-ikurra-energia
ENERGIA aurrezketa