Petronorrek kontroleko sistema integratua du
Petronorrek etekina eta bere produktuen kalitatea hobetzeko kontroleko sistema integratua barneratu du. Ekoizpena areagotzen da, energia kosteak eta lehengaien kontsumoa murrizten dira eta erabakiak hartzeko denbora optimizatu eta giza baliabideen ekintzak hobetzen dira hura barneratzearen ondorioz.
Bikaintasunerantz abiatu asmoz
Bikaintasunerantz joateko asmoz, 2003az geroztik, eta bi urtean behin, Petronorren bezeroen asebetetze maila neurtzen dugu. Inkesta bidez, produktuarekin eta hornikuntzarekin, zerbitzuarekin eta arretarekin, eta barne-kudeaketarekin erlazionatutako 14 ezaugarri baloratzen dituzte gure bezeroek.
BIOERREGAIEN IRAUNKORTASUNA
KONPROMISOA IRAUNKORTASUNAREKIN
Iraunkortasunarekin duen bere konpromisoan, Petronorrek bat egin zuen ISCC betebeharrekin kalitatearen kudeaketarako bere sisteman. ISCC EU borondatezko eskema honen helburua bioerregaien ekoizpenaren kudeaketa iraunkorra da, Europar Batzordeak onartuta dago eta energia berriztagarrien sustapenerako 2009/28 CE araua betetzen du.
2020an iraunkortasun ziurtagiria zabaldu da,
ISCC PLUS eskemarekin, RED Energia Berriztagarriaren Zuzentarauak arautzen ez dituen merkatu eta sektoreak hartzen dituena, elikagaiak, pentsuak, produktu kimikoak, energia eta aplikazio teknikoak esaterako.
ISCC PLUS eskema hau nekazal eta basoetako, hondakin eta hondarretako lehengai guztietarako erabil daiteke, jatorri ez-biologikoko material berreskuratuak barne.
ISCC EU Ziurtagiria PDF (0,8 MB)
ISCC PLUS Ziurtagiria PDF (0,5 MB)