Gure sukaldari ospetsuenek euskal gastronomia onena ezagutzera gonbidatu nahi zaituzte.
Arzak, sukaldarien laugarren belaunaldiarekin, euskal sukaldaritzaren handienen artean dago, inolako zalantzarik gabe. Ezagutu Juan Mariren eskutik bere jatetxea, bere txokorik gogokoenak eta bere ikuspegi gastronomikoa.
Euskal sukaldaritzak mundu osoan duen ordezkaririk handienetariko baten ibilbidea ezagutu. Martínek bere mundua aurkezten dizu eta gomendioak emango dizkizu euskal sukaldaritzarekin are gehiago goza dezazun.
Mundu osoan ezaguna den txingarreko sukaldaritzarengatik da oso ezaguna. Bere jatetxera gonbidatu dizu Víctorrek eta bere platerak sortzeko diseinatu dituen tresnak erakutsiko dizkizu.
Mundu osoan ezaguna da Pedro Subijana, euskal sukaldaritzaren protagonista nagusietako bat. Hurbildu zaitez eta ezagutu ezazu bere jaioterria, Donostia, bere ibilbidea eta bere aholkuak.
Andoni Aduriz euskal sukaldari apartaren ezaugarririk nabarmenenak haren sukaldaritza teknikoa eta sormen handikoa dela dira. Ezagutu itzazu bere plater berriak, botanikarengatiko eta arta plastikoengatiko duen pasioaren ondorioz sortu dituenak.
Arbelaitz gastronomiaren eboluzioan erreferentetzat hartzen da. Berarekin ezagutu bere sukaldaritza, modernoa bada ere, tradizioa eta euskal baliabideak nahasten dituena.
17 urtekin Josean Alija sukaldean sartzen hasi zen eta Leongo Ostalaritzaren Eskola Munizipalan pasatuz gero Martin Berasateguirekin eta Ferran Adriàrekin lan egin zuen. 2011an, Nazioarteko Gastronomiaren Akademia Prix du Chef de l’Avenir-a eman zioten
Atxak bere ama eta amonaren sukaldetza tradizionalaz erakarrita hasi zuen bere ibilaldia. Leioan ostalaritza ikasi eta gero Marin Berasategui eta Andoni Adurizekin lan egin zuen, hau bide berriak miatzatzeko balio zion. Bide hauek bere proyektu pertsonalean amaitu zuten: Azumerdi jatetxean.